Hondakinari buruz informa zaitez, zer egin eta non utzi

Hormako esekitokia

 NON UTZI

Garbigunea Berrerabiltzeko gunea

Informazioa

Katalogoan zur hondakina esaten zaio.

Garrantzitsua

Ahal dela, kendu zurezkoak ez diren atalak eta utzi bakoitza bere tokian (aplikazioan begiratu daiteke non).

Arriskuak eta inpaktuak

Zura jasangarritasuna kontuan eduki gabe kontsumitzeak berekin dakar basoak moztu behar izatea; horrek deforestazioa dakar eta ondorioz galzorian dauden zuhaitz espeziak eta hazkunde moteleko zuhaitzak murrizten dira.

Gaur egun Amazonaseko oihanaren %20 galduta dago, eta galera horrek berekin dakar planetako CO₂ hustubide handienaren desagerpena.

Kudeaketa onarekin lortutako onurak

Altzariak eta zurezko beste gauza batzuk ondo kudeatzeko modurik hoberena bizitza erabilgarria luzatzea da: zaharberritu, itxura aldatu eta tratamendu egokia eman.

Zur hondakinak berrerabiliz eta birziklatuz kontrolik gabeko basogabetzea moteltzen da eta tokian tokiko paisaien eta zuhaitz espezie autoktonoen estetika mantentzen da.

Birziklatzen den zuraz material eta produktu berriak egiten dira, konposta eta taula aglomeratuak, besteak beste.

Berreskuratzen den zura energia iturri garbia ere izan daiteke.